2015(e)ko azaroaren 25(a), asteazkena

PAPIROFLEXIA TAILERRA

Haur Hezkuntzan egin dezakegun beste ariketa bat, papiroflexia da. Adin guztiek egin dezakete jarduera hau, egin behar dugun bakarra, adin bakoitzera egokitzea da, 3 urtekop gelan hasita, sinpleenetik, bost urteko gelan konplexuagoak proposatuz. Honen bitartez, ondo pasatzeaz gain, gaitasun motoreak garatzen dituzte.
Hona hemen hemen papiroflexia tailerra: 
Google irudiak

 


ESKUAK OREAN

Mundos pequeños orrialdeak eskaintzen digun ideia, paregabea da hau hezkuntzan egiteko! adi egon!

FRESA ETA PLATANODUN SSSSSSUGEA


OSAGAIAK:

Platano 1
5 marrubi
4 edo 5 menta orri
Azenario zati luzangak
Txokolatezko pepitak


NOLA EGITEN DA SUGEA?

Hasteko, marrubia ondo garbitu  eta platanoa zuritu; honen ostean, bi fruitu hauek tamaina berdineko xerretan zatitu. Ondoren, plater handi batean, platanoa eta marrubia txandakatuz, zati guztiak bata bestearen jarraian kokatu, argazkian ikus daitekeen bezala. Gorputza, marrubi baten puntarekin bukatu, sugearen buztana bailitzan. 

Burua egiteko: marrubi oso bat erabili eta azenario zatiak erabili sugearen mihia egiteko. Txokolatezko pepitak begiak egiteko erabili eta sugea pixka bat gehiago apaintzeko, buruan menta pixka bat jar daiteke. 

 

Receta para hacer Serpiente de fresa y plátano

 



IPUINA ETA MARRAZKIA


Oraingo honetan irudimena arte plastikoaren bidez lantzeko jarduera bat aurkezten dizuet. Jarduera hau haur hezkuntzako edozein kurtsotan proposa dezakegu. 

hasteko, ekintza hiru zatitan banatuko dugu. Lehenik eta behin, azalpena; ondoren ipuin kontaketa eta amaitzeko, umeen marrazkia. hasteko irakaselak ipuin bat kontatuko duela azalduko du, berdin da umeek hura ezagutzen duten ala ez, kontua irudimena lantzea baita.jarraian, ipuinari buruzko marrazki bat egingo dutela azalduko die umeei. 

Ipuin kontaketan, irakasleak marrazkien bidez egingo du, umeek marrazkiak kopiatu edo haien bertsioa egingo duten ikusteko. 

Onen ostean, esan bezala, ume denak mahaietan jesarri eta irakaselak banatutako horri zurietan, entzun berri duten ipuinari buruzko marrazki bat egin beharko dute.

Amaitzeko, irakaselak irudiak ikusiko ditu eta umeei azaldu beharko die, ipuin beretik zenbat posibilitate desberdin dauden eta nola ume bakoitzak ipuina interpretatzeko modu desberdina duen. marrazkiak gelan itsats ditzake ume guztiek haien kideen marrazkiak ikus ditzaten edo bestela, ume bakoitzak bere kaxan gorde dezake.


foto.309.jpg
http://arteinfantil.tripod.com/6anos.html
foto68pequena.jpg
http://arteinfantil.tripod.com/3anos.html

2015(e)ko azaroaren 18(a), asteazkena

LASTER GABONAK DIRA!

Laster gabonak dira eta eskola guztietan, esku lanak horretara bideraturik egoten dira. Beraz, oraingoan 3 urteko gelan egin dezakegun bat proposatzen dizuet. gabonetako zuhaitz txiki bat egingo dugu.

Erabili beharreko baterialak ondorengoak dira:
- Kolore berdeko kartulina bat.
- Pinotxo papera edo oso lodia ez den beste paper bat.
- Opariak biltzeko zinta edo kordel bat.
- Itsastekoa.
- Aluminio papera.
- Artaziak.
Mini árbol de Navidad. Manualidades para niños

Esku lan hau egiteko eskteka hau da, eta bertan sartu eskero, zuhaitza pausuz pausu nola egiten den ikusteko aukera daukazue.

ARTE PLASTIKOAREN GARRANTZIA HAURREN HEZKUNTZAN

ADI! Zergatik da hain garrantzitsua arte plastikoa haur hezkuntzan HIK HASI aldizkariaren arabera?

 Lowenfeld-en lan famatuak adierazpen plastikoak garapen pertsonalean duen garrantziaz ohartarazi zigun aspaldian, eta bere ideietan oinarritu zen plastikako didaktikaren azkenaurreko erreforma. Azken bi hamarkadetan berriz, areago joanda, gai honetaz Howard Gardner, Rudolf Arnheim eta Elliot Eisner arduratu dira besteak beste eta ederki asko erakutsi digute arteak nortasunaren garapenean ez ezik, adimenaren hobekuntzan eta ezagutza orokorrerako estrategien prestakuntzan duen balioa. Horregatik, beharbada, psikologia kognitiboak artea bezalako ezagutza motei gero eta garrantzi gehiago ematen die eta, era berean, gure eskola-sistemak martxan jarri duen azkeneko erreforman arte-hezkuntzak bultzada handia jaso du (paperean behintzat).

Hain onuragarria izanik, nola liteke arteak hain leku eskasa izatea gure ikastetxeetan, eta gehienbat haur txikien eskoletan? Galdera honi dagokion erantzuna ez da batere erraza. Sarritan pentsatu ohi da arte kontuak ez direla haurrek uler ditzaketen horietakoak. Bestetan, haurraren adierazpena jarri izan da hezkuntza plastikoaren ardatz edo ekimen nagusi bezala, haurra bera aritzea dela garrantzitsuena pentsatuz.
https://www.google.es




Gauzak horrela, oso beharrezkoa zaigu aspaldiko sinesmen hauek baztertzea eta Arte Hezkuntzarako bide berriak jorratzen hastea. Honek ez du esan nahi, hala ere, plastika lantzeko erabiltzen diren eskola-epealdiek bere oraingo ezaugarriak erabat galdu behar dituztenik: atseginak eta lasaigarriak izatea edota sormenari zuzendurik egotea, alegia.

Hau egokia bada ere, haurrarengandik berarengandik berez atera daitekeena ez da nahikoa. Beste ezagutza arloetan gertatzen den bezala, norberaren adierazpen plastikoa Arte Hezkuntza orokor batek emango liokeen sistematizazioarekin jantzi behar dela pentsatzen hasi beharko dugu, behar bezala garatu nahi badugu behintzat. Honek, gainera, Arte Hezkuntzaren arloa beste edozein eskola-diziplinarekin parekatzea ekarriko luke.

Hasteko, arloaren izen berrira ere ohitzen hasi beharko genuke. "Arte Hezkuntza", kontzeptu bezala, "adierazpen plastikoa" baino zabalagoa da. Bigarrenak bere xede eta ahaleginak adierazpenaren prozedura zehatzera murrizten ditu. Lehenengoak, berriz, norberaren egite pertsonaletik haruntzago joanez, besteen lanen ezagutzarako, interpretaziorako eta ulermenerako tresna eta baliabidea izan nahi du. Eta horretarako, jakinduria hau guztia garatzeko, gure ingurune kulturalean ARTEA (1) deitzen dugun giza ekimen horretan oinarritzen da.

Arte Hezkuntza aldarrikatzeko nahiak edo gaur egun zenbait eskolatan praktikatzen den "adierazpen plastikoa" Arte Hezkuntza bilakatzeko nahiak bultzatu du aldizkariaren atal berri honen sorrera.

Asmoa oso handia da eta gure ahalmenak, berriz, murritzak dira. Horregatik datozen hilabeteetan orrialde hauetan aurkeztuko ditugun ariketa eta proposamenek akuilukada bat besterik ez dute izan nahi, aspaldian alfertuta dagoen plastika hezkuntzako idi zaharra martxan jarri nahi duen eztenkada bat. Badakigu hasiera batean kolpeka, norabide zehatzik gabe abiatuko dela, baina pixkanaka-pixkanaka, gelako arazo praktikoak oinarri teoriko sendoekin giltzatuz, gure eskoletan "adierazpen librearen" aritze hutsetik haruntzago joan ahal izango dugu, behar bezalako Arte Hezkuntzaren helburuetara pauso sendoak emanez.

ZUHAITZA LANDATZEN



Haur hezkuntzan egin dezakegun beste jarduera bat, zuhaitz bat landatzea da. Eskola barruan egiten den esku lantzat hartzen ez dugun harren, oso aproposa da  mota honetako jarduerak egitea. Horrela, umeek ingurua eta natura ezagutzeko parada daukate eta bide batez, talde lana sustatzen dugu. 

Jarduera hau gomendagarriagoa da 4 edo 5 urteko gelako umeekin egitea, 3 urtekoak txikiegiak izan daitezkeelako.

jarduera bera egin aurretik, hau da, landa batera joan eta zuhaitza landatu, eskolan nola egin, zein helbur duen, nora joango garen eta horrelako informazioa ematea ezinbestekoa da; horrrela, umeak jakinaren gainean egongo dira eta jarduera arrazoi batengatik egiten dela ikusiko dute eta ez egin egiteagatik.


Consejos para plantar árboles Consejos para plantar un árbol
Google irudiak

BLOGEKO LEHENENGO ESKU LANA: KARTOIZKO IGELA

Aurretik egindako frogen ondoren, hau blogeko lehenengo zarrera da. Oraingoan, 5 urteko gelan egin daitekeen eskulan bat proposatuko dizuet:



      


Esku lan hau egiteko, lehenik eta behin irakaselan nola egiten den azaltzea ezinbestekoa izateaz gain, gelan material hau izatea kontuan harttu behar dugu. Irakasleak azaltzeaz gain, komenigarria litzateke haurrek irakasleak nola egiten duen ikustea, horrela eredutzat hartuz erreferentzia bat izateko.

Esku lan hau erraz egitekoa da eta igelaz gain, beste hainbat animalia egin daitezke; pulpoa eta tximeleta adibidez.